URBANBATfest

Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.

Etxe barrutik hiri eskasera

Egunerokotasuna gela gutxi batzuetan (hiria etxe barruan) kontzentratu behar izan denean, pandemiak agerian utzi ditu gure etxebizitzen mugak. Leihotik edo balkoitik ia ez dugu hiriaren zati bat ikusi, bizipenak, egoerak eta harremanak berreskuratzeko ametsetan, beti deskontatutzat jo izan ditugunak eta pandemiak hainbat hilabetez eten dituenak. Hala ere, konfinamenduaren amaierak etxetik irtetea ahalbidetu digu, orain begi berriekin begiratzen dugun eta etxe egiten zaigun hiri batera.

Eztabaidak

Ibilbideak

Tailerrak

Audiobisualak

Artea

Esperientziak

Egitaraua

5 aza. ostirala

19:00 La Terminal Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 9, 48014 Bilbo, Bizkaia

Radio Show

Fluido Rosaren (RNE3) irratsaio berezia URBANBATfest jaialdiari inguruan

6 aza. larunbata

18:00 La Terminal Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 9, 48014 Bilbo, Bizkaia

Erakusketaren irekiera

12 aza. ostirala

16:00 Online. Lan-talde itxia

Hacketxea

Hiria etxe bihurtzeko hackatoriaren emaitzen aurkezpena

13 aza. larunbata

19:00 La Terminal Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 9, 48014 Bilbo, Bizkaia

Hiri-eztabaidak: Hiria etxe bihurtzea

19 aza. ostirala

19:00 La Terminal Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 9, 48014 Bilbo, Bizkaia

Ikus-entzunezko iturri-kodea

Pedro Torrijos-en eskutik

20 aza. larunbata

20:00 La Terminal Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 9, 48014 Bilbo, Bizkaia

Bidegurutzeak: musika eta arkitektura