Bi ibilbide independienteetan autobusez egindako bidaia, Logroñotik Bilbora eta Bilbotik Logroñora joan-etorria.
Bidai honetan bi hirietako eta honen testuinguruetako arkitektura eta hirigintza harremanetan jarriko ditugu 136 km-ko ibilbidean zehar, hirietako espazioak habitatzeko moduei eragiten dieten gaiei erreparatuz. Gainera, sorpresak egongo dira bidean zehar egingo ditugun geldiadietan.
Proiektuaren xedea bi hirien errealitatea agerian jarriko duen elkarrizketa ezartzea da, joan-etorriko bidaia baten bidez. Modu honetan hiri bakoitzaren izaera zehazten duen hiri-testuingurua beste lurralde-eremu batzuetara zabaldu egingo da: Bilbo hiri metropolitar gisa eta bere testuinguru industriala gogoratuz; Logroño Errioxako hiriburu gisa eskualdeko paisaia-, natura- eta landa-eremuarekin lotuta.
Ariketa alegoriko honekin, AP-68 autobideko benetako translazioa eginez, lurraldearen gaineko aztarna bat aurkezten dugu, iraunkortasunari, klima-aldaketari, hirigintza parte-hartzaileari eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harremanari buruzko eztabaida gaurkotuagoetara garamatzana. Eztabaida horietan, arkitekturak eta hirigintzak erantzunak eman ditzakete gizartearen erronka berrien aurrean.
Hiria, etxe eskasa, etxebizitza kolektiboa eraikitzen denetik eta komunitateak komunitate-ideian, hiriko espazio komun, publiko/pribatuen ideian dituen deribetatik; etxe ibiltaria, puntu batetik bestera mugitzen dena, bere nortasunarekin, kostuarekin eta testuinguruan duen eraginarekin; eztabaidatik, hiriaren etxeratzeari buruzko eztabaida sortzeko, hausnartzeko eta alternatibak proposatzeko.
LOGROÑO > BILBO
2021/11/13 Irteera: Obispo Bustamante kalea, 5 (Logroño). 11:30 -etan
Itzulera: Obispo Bustamante kalea, 5 (Logroño) 22.00-etan gutxi gorabehera
Prezioa 25€ (bazkaria barne) Apunta zaitez hemen
1 Geralekua BARNEKO HIRIA
Hiriaren eraikuntza sozialaz jarduten duen ibilbidea. Espazio komunitarioek – publikoek eta pribatek- hiri ehundura egituratu dute, historian zehar aldatuz eta komuna dena egiteko moduak interes sozial zein ekonomikoei erantzunez. Horregaitik, barneko hirian zehar ibiliko gara, zabalik dauden espazio pribatuek osatzen duten etxe moduko hiria artikulatzen dutena; jabetasunetik , komuna den hortatik eta komunitatetik hitzegiteko filtroa.
Obispo Bustamante eta Toyo Ito kaleetako etxebizitzen inguruko ibilbide laburra: erdigunetik kanpoaldera. Javier Peña Ibáñez -ek eta Taller enBlanco-k mediatutako jarduera. Kultura eta artea sustatzeko arkitekto eta diseinatzaile gazteen elkartea.
2 Geralekua EZ-LEKU BATEN ESPLORAZIOA
Gizakia anonimo mantentzen den espazio trukagarri baten esplorazioa. Zenbateraino jabetzen gara haietaz? Zer harreman mota dugu haiekin? Zeintzuk dira gure presentzia laburraren aztarnak?
3 Geralekua ERREPIDEKO BAZKARIA
Bazkaltzeko eta ordurarte esperimentatutakoa partekatzeko geldialdia.
4 Geralekua LA TERMINAL La Terminal, ”Estampaciones y Calderería” fabrika zaharra, Haceria Arteak Elkarteak birgaitu du Zorrotzaurre Art Work in Progress (ZAWP) hiri-proiektuaren esparruan, Zorrotzaurreko uhartean (Bilbo).
–POLIS. ESPAZIO PUBLIKOKO EUROPAR SARIEN 7 IKASKETA erakusketaren bisita gidatua
–HIRI-EZTABAIDAK: HIRIA ETXE BIHURTU. Josep Bohigas (Urban Front), Tonet Font (Arquitectos de Cabecera) eta Jaione Ortiz de Zarate (BC3) gonbidatuekin.
Bonus track ITZULERA LABURREAN
Viaje de vuelta con el pase de cortometrajes sobre arquitectura y urbanismo.
1 Geralekua LA TERMINAL La Terminal, ”Estampaciones y Calderería” fabrika zaharra, Haceria Arteak Elkarteak birgaitu du Zorrotzaurre Art Work in Progress (ZAWP) hiri-proiektuaren esparruan, Zorrotzaurreko uhartean (Bilbo).
2 Geralekua EZ-LEKU BATEN ESPLORAZIOA
Gizakia anonimo mantentzen den espazio trukagarri baten esplorazioa. Zenbateraino jabetzen gara haietaz? Zer harreman mota dugu haiekin? Zeintzuk dira gure presentzia laburraren aztarnak?
3 Geralekua ERREPIDEKO BAZKARIA
Bazkaltzeko eta ordurarte esperimentatutakoa partekatzeko geldialdia.
4 Geralekua BARNEKO HIRIA
Hiriaren eraikuntza sozialaz jarduten duen ibilbidea. Espazio komunitarioek – publikoek eta pribatek- hiri ehundura egituratu dute, historian zehar aldatuz eta komuna dena egiteko moduak interes sozial zein ekonomikoei erantzunez. Horregaitik, barneko hirian zehar ibiliko gara, zabalik dauden espazio pribatuek osatzen duten etxe moduko hiria artikulatzen dutena; jabetasunetik , komuna den hortatik eta komunitatetik hitzegiteko filtroa.
Ibilbidea egoitza-erabilerako espazio ireki pribatuetatik: Obispo Bustamante kaleko etxebizitza militarrak / Ruavieja kaleko etxeak / Herrerías kaleko egoitza / Gran Vía eta Avenida Murrietaren arteko Las Palmeras etxebizitzak / Cerámica Riojana egoitza / Marino Pascual – Valdegastea egoitza / Toyo Ito kaleko etxebizitzak. Javier Peña Ibáñez -ek eta Taller enBlanco-k mediatutako jarduera. Arkitekto eta diseinatzaile gazteen erakundea, kultura eta artea
Bonus track ITZULERA LABURREAN
Itzulerako bidaia arkitekturari eta hirigintzari buruzko film laburren pasearekin.
Privacy Overview
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
Cookies de terceros
Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.
Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!