Gonbidatuak

Nuria Moliner

Arkitekta eta musikaria

Arkitektoa, ikertzailea eta komunikatzailea da. TVEko La 2 kateko Escala Humana programaren aurkezlea eta edukien aholkularia da. Editorea da honako hauetan: Actar Publishers, urbanNext.net eta BcnMés; eta ikertzailea UICko Eraikuntza Industrializatu eta Jasangarrirako Berrikuntza Teknologikoko Laborategian. Ponentea eta aurkezlea hainbat ekitalditan: MIES Awards, FAD Sariak, BBConstrumat edo Genio-Innovación Sariak, eta Madrilgo Europar Unibertsitatean.

Batzorde kuratoriala , Bidegurutzeak: musika eta arkitektura

Braulio Gómez

Politologoa eta soziologoa

Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta Zientzia Politiko eta Soziologian doktore da Complutense Unibertsitatean. DeustoBarometro Sozialaren erantzunkide da gaur egun eta Deusto Cities Lab erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide da, Deustuko Unibertsitatean garatutako jakintza sortzea eta jakintza hori hirien bizi-kalitatearen hobekuntzari aplikatzea helburu nagusitzat duen erakundekoa. Berrikuntza metodologikoarekin egon da estu lotuta bere ibilbidea, iritzi publikoaren, demokraziaren kalitatearen eta deszentralizazioaren alorrean aplikatutako ikerketaren barruko erronka guztiei erantzuteko betiere.

Batzorde kuratoriala , Irakurketak

Ibon Bilbao

Arkitektoa

Arkitektoa Aq4 Arkitektura eta Llindar Arkitektura estudioetan. "Arquitectos de Cabecera" proiektuaren zuzendarikide 2013tik. ETSAB-UPC Arkitektura Proiektuen Saileko irakasle elkartua 1998tik. Màster UPCko irakaslea 2003-2012, PFGko Epaimahaia, ETSAB UPCko Zuzendaritzaren ondokoa 2014-2016 eta PhD Supervisor Royal College of Art Londonen 2019tik.

Batzorde kuratoriala , Bidegurutzeak: Musika eta arkitektura

Josep Bohigas

Arkitektoa

Arquitectos de Cabecera tailerreko zuzendarikidea ETSAB arkitektura eskolan. Urbanfront plataformaren kide, sektore publiko eta sozial aurrerakoiei beren helburuak lortzen laguntzera bideratutako nazioz gaindiko aholkularitza-enpresa. Etxebizitzari buruzko kultura-proiektuen komisarioa, Barraca-Barcelona 2003an, eta Piso piloto, 2015ean. Profesionalki aitortua, hiru FAD sari eta Bartzelona Hiriko hiru sari barne. Barcelona Regional plangintza estrategikorako agentziaren zuzendaria.

Batzorde kuratoriala , Hiri-eztabaidak: hiria etxe bihurtu

Tonet Font

Arkiteko eta urbanista

ETSAB eta URL-ean irakatsi egiten du; Arquitectos de Cabecera taldearen kidea da. 2001-etik bere lana etxebizitza sozialean, hiri-birsorkuntzan eta garapen lokalean zentratu egin du. Bartzelonako Pla de Barris proiektuaren arduraduna izan zen eta egun Berrikuntza Sozialan aholkulari bezala jarduten du udaletxean.

Batzorde kuratoriala , Hiri-eztabaidak: hiria etxe bihurtu

Ama Say

Rock taldea

1991n Ortuellan (Bizkaia) sortu zan, Pixies, Sonic Youth edo Charlattans taldeak oinarri hartuz eta letrak ingelesez zein euskaraz nahasiz. 1991etik 1997rarte bi disko luze eta single bat kaleratu zuten, taldea desagertu zen arte; 2008an agertokietara itzuli ziren. Egun, Ama Say Ibon Bilbaok, Gontzal Bilbaok, Mikel Gonzalezek eta Joakin G. Picazak osatzen dute.

Bidegurutzeak: musika eta arkitektura

Bartlebooth

Editoriala

Praktika garaikide espaziala aztertzen duen edizio eta ikerketa plataforma, egun Antonio Giráldez e ta Pablo Ibañez-ek ekoiztua. Hainbat testuingurutan aurkeztua eta saritua izan da: Arkitektura eta Urbanismo Bienal Iberoamerikarraren Saria BIAU (2019), XIV. Bienal Espainiarraren Arkitektura eta Urbanismo ikerketa erakusketa (2018), Arquia/Innova Saria (2018) eta 16. Venezia Bienaleko Espainiar Pabiloiko erakusketa, besteak beste.

Bidegurutzeak: musika eta arkitektura , Irakurketak

Behark arkitektura

Arkitektura estudioa

2009an sortua, Gentzane Goikuria eta Beñat Saratxaga arkitektoek osatzen dabe. Arkitektura, diseinua eta arteetako profesional ezberdinen kolaboraziorako bideak uztartzeko sortzen da: behaketatik abiatzen den arkitektura bat, beharretan oinarritzen dena, eta beharrezkoa dena soilik planteatzen saiatzen dena.

Radio Show Fluido Rosa , Hiri-pilulak

David Bravo

Arkitekto eta komisarioa

ATRI estrategia taldearen parte da (gentrifikazioaren aurkako etxebizitza taktikoen sistemak) eta 2003-tik CCCB-arekin kolaboratzen du, Espazio Publikoko Europar Sarien lehiaketaren garapenean. Adios al coche ¿Cómo liberar Barcelona del vehículo privado? (2018) zikloa komisariatu zuen Beckett Aretoan eta 2015ean Piso Piloto, CCCBean zein Medellineko Antioquia Museoan (Kolonbia) aldiberekoan aurkeztu izan zena. Hainbat zentroetan klaseak ematen ditu, ETSAB-n, COAC-n eta ELISAVA-n, besteak beste.

Erakusketa , Radio Show Fluido Rosa , Irakurketak

Pedro Torrijos

Komunikatzailea

Pedro Torrijosek istorioak kontatzen ditu, hori izan baita beti egin nahi izan duena. Bere formakuntza musikan eta arkitekturan egin izan badu ere, 2011 darama istoriak hamaika modutan eta hamaika formatuetan kontatzen; egunkarietarako zein aldizkarietarako artikuluak, podcast eta irrati formatuetarako soinu-pasaiak, sare sozialetarako hizkuntz berezietan, edota jai, bataio eta hitzaldietan. Eta berarekin kalean topo egin ezkero seguru beste istorio bat kontatuko lizuekela.

Ikus-entzunezko iturri-kodea , Irakurketak

Manu Gómez-Álvarez

Haceria Arteak eta ZAWP Bilbao proiektuetako zuzendari artistikoa

Arte dramatikoetan ikasketak egin ostean, 2004 eta 2012an bitartean Innevento plataformaren zuzendari artistikoa izan zen eta Habana Creativa proiektuaren aholkularitza sozial eta kulturalean kolaboratu zuen. Egun ZAWP bideratzen dau, Bilboko Zorrotzaurre auzoan kokatutako industria kulturalen fabrika, irlaren testuinguruaren "bitartean” oinarri hartuz.

Radio Show Fluido Rosa , Hiri-pilulak

Radithor

Dj eta produktorea

Yeray Portillo, alias Radithor, dj izateaz gain Eclectic Reactions markaren eta Uhin fanzinearen ko-fundatzailea da; Distopia Club proiektuan parte hartu zuen eta 2015ean Mugako Festibalaren lehenengo edizioa irekitzeko ohorea izan zuen. 2019an bere lehenengo saio luzea argitaratu zuen, Al Aire, Crystal Mine diskografiarentzat. Bere musikak ambient, musika esperimentala, elektroakustikoa, industriala, jazz, breaks, noise, drone, etab. estilo uztartzen ditu.

Radio Show Fluido Rosa

BEAr

Arkitektura estudioa

BEAr Ane Arce eta Iñigo Berasategui arkitektoek osatutako arkitektura estudioa da.  BEAr-rek arkitektura berritzaileagaitik apustu egiten dau, eta Bilbon kokatzen da.

Radio Show Fluido Rosa , Hiri-pilulak

Itsaso Larramendi

Arkitekta

Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkariko dinamizatzailea eta erredakzio kontseiluko kidea da 2016az geroztik. TIPI kooperatiban lan egiten dau, parte hartzerako eta berdintasunerako proiektuen zuzendaritzan eta eginkaritzen; Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetu ahal izateko.

Hiri-pilulak

Elisa de los Reyes

Arkitekta

Pezestudio.org-ko kidea eta ko-sortzailea; hirian eta ingurumenean espezializatutako arkitekta, eta Inteligencias Colectivas zein Zoohaus-eko ko-sortzailea. Europa, Latinoamerika eta Estatu Batuetan proiektuak egin izan ditu. Arkitektura, hirigintza, diseinua, ikerketa-akzio ekologiko zein inklusibozko proiektua garatzen ditu. Arkitektura eta diseinua paradigma berriak ikertzeko sormenarekin zein transformazio ekologiko eta sozialerako espazio berriak sortzeko gaitasunarekin lotzen ditu.

Hiri-pilulak

Adur Ezenarro

Arkitektoa

Euskal Herriko Unibertsitatean arkitektura lizentziaduna. Hainbat arkitektura estudioetan lan egin izan dau: Labein-Teknalia (2004), Arkilan (2005-2010) eta autonomo bezala Donostian eta Ordizian (2008-2010). Lezoko udal-arkitektoa izan zen 2010ean eta egun Ordiziako alkatea da.

Hiri-pilulak

Koldo Telleria

Arkitektoa eta irakaslea

2002an Hiria Kolektiboa sortu zuen, eta herritar partaidetzako hainbat prozesu diseinatu, zuzendu eta ekoiztu ditu Euskal Herriko zenbait tokitan. Lankidetzako beste hainbat proiektu egin izan ditu Saharan, Mozanbiken eta Pakistanen. Egun EHU/UPV-ko Arkitektura Eskolako irakaslea da, eta Dunak taldeko kidea; hirigintzaren zein lurralde ordenantzaren inguruan lan egiten du herritarrekin batera.

Hiri-pilulak

Eva Salaberria

Donostia Lagunkoiako zuzendaria

Donostiako udalan lan egiten du 1989tik, lehenengo Gazteria Saileko kultura kudeatzaile bezala eta gero Auzo eta Herri Partaidetza Sailean, azken hau 1996tik 2009ra zuzenduz. 2013ra arte Donostia Europako Hiriburu Kultural 2016 proiektuaren koordinazioa eta gerentzia lanak hartzen ditu. Egun Donostia Lagunkoia proiektua bideratzen dau, Donostiaren zaharkuntzak planteatzen dituen erronkak zein aukerak aztertzen dituena.

Hiri-pilulak

n’UNDO

Arkitektura estudioa

n’UNDOK hobeto eraikitzeko EZ EGIN, BERREGIN edo DESEGIN kontzeptuengaitik apustua egiten du gure ingurugiroa hobetu ahal izateko. Akzio honeek jasangarritasun ekonomikoa, soziala, kulturala eta ingurumen-jasangarritasuna bermatzen dute. Beraien lana kritikan, eztabaidan eta hausnarketan funtsatzen dute, hortik oinarri teorikoa garatuz, eta partaidetza eta diziplina anitzeko hainbat praktika zein ariketa ekidatzeko. Horrez gain, formakuntza, aholkularitza, esku-hartze eta ziurtagiri zerbitzuak eskeintzen ditu.

Irakurketak

Pablo Sendra

Arkitektoa

Hiri-diseinu eta hiri-antolakuntza irakasten du Bartlett School of Planning unibertsitatean, Londresen (UCL). Bere ibilbide akademikoa Lugadero estudioan egiten duen lanarekin konbinatzen du, non ko-diseinuko prozesuetan jarduten duen. CivicWise-eko fundatzaileetako bat da. UCL-ean, MSc Urban Design and City Planning masterreko programaren zuzendaria da, Hiri-disenua ikerketa taldearen zuzendariordea eta Civic Design CPD kurtsoko koordinatzailea. Hainbat libururen ekoizpenean parte hartu izan ditu: Richard Sennett-ekin batera Diseñar el orden idatzi,  Daniel Fitzpatrick-rekin Community-Led Regengeration, eta Maria Joao Pita eta CivicWise-rekin Civic Practices argitaratu.  

Irakurketak

Marta González

Arkitekta

G&C arquitectos kolektiboan lan egiten du, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin. Hiri-diseinuak pertsonon arteko harremanetan duen eragina abiapuntu hartuz, irisgarritasuna, jasangarritasuna eta paisaia gailentzen dute beraien proiektuetan, esate baterako Zorrotzaurreko espazio berdeen urbanizazioan, Bilbon.

Hiri-pilulak

Leire Rodríguez

Uliako Lore-Baratzak proiektuko sortzailea

Londreseko City Farms ortu komunitarioetako esperientziaz geroztik, espazio berde bat sortzea erabakitzen du Ulian (Gipuzkoa). Uliako Lore Baratzak aintzinako udal-haztegien berrezarkuntza da, orain espazio-berde bilakatua; komunitatearentzako baratza-lorategi honetan naturaz ikasi, pertsonen arteko harremanak sortu, elkarlana bultzatu eta sustraiak botatzen dira.

Hiri-pilulak

Jaione Ortiz de Zárate

Arkitekta eta urbanista

BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa-zentroko kide da, eta erresilientziarekin eta hiri-klimaren egokitzapenarekin lotutako ikerketak eta proiektuak garatzen dituen taldean hain zuzen ere. Gaur egun, gobernantzari, parte-hartzeari eta osasunaren, klima-aldaketaren eta hiri- zein lurralde-plangintzaren arteko harremanei loturiko proiektuetan lan egiten du, URBANKLIMA 2050eko euskal klima-estrategiaren arloetan.  

Hiri-eztabaidak: hiria etxe bihurtu

Ula Iruretagoiena

Arkitekta

Arkitekta, urbanista eta EHU/UPV Arkitektura Eskolako irakasle. Donostiako Tabakaleran aurkeztu zan Ciudad y otras políticas proiekturaren komisarietako bat izan zan, non gobernuaren estrategi zein akzioak eta publikoaren gaineko kontrola zeharkatzen dituzten politikak zalantzan jartzen diren.

Irakurketak

Laia Forné

Soziologoa

Hiri-plangintzan, demokrazian eta guztien ongian espezializatutako hiri-soziologoa, ikuspuntu feministatik landuz. 2015 eta 2019 bitartean, Partaidetza Sailean lan egin izan zuen Bartzelonako Udalean. Egun La Hidra kooperatibako kidea da, non hainbat ikerketa eta aholkularitza proiektu garatu ditu.

Irakurketak

Nomad Garden

Diziplina anitzeko kolektiboa

Nomad Garden hiria baterako existitentzia lorategi bezala balorean jartzeko proiektuak eta tresnak lantzen dituen ekimena da. Beraien lanak hainbat ... aintzatetsi dira, New European Bauhauss, S+T+Arts for Social Good, Espainiako XIV Arkitektura eta Hirigintza Bienalean edota COAS de territorio y paisaje -en besteak beste.

Irakurketak

Inés Sánchez Madariaga

UNESCO Katedraren zuzendaria

Generoko UNESCO Katedraren zuzendaria eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Hirigintzako irakasle titularra. Inés Bazkideen Batzar Nagusiko lehendakariordea da, eta AGGI, ONU-Habitateko zuzendari exekutiboaren Genero Aholkularitza Taldeko kidea. Garapen Iraunkorraren Espainiako Sarearen Aholku Batzordeko kidea da ere. Genero-ikuspegia hirigintzan txertatzeko instituzioetan eta praktika profesionalean egin duen ikerlana aitzindaria izan da Espainian eta nazioartean, eta Matilde Ucelay saria jaso zuen bere lehen edizioan. Sari hori Garraio eta Hiri Agenda Ministerioak eman zion plangintzan eta garraioan genero-berdintasunaren alde hiru hamarkadetan zehar egin duen ibilbideari.  

Cotidiana

Arkitektoen kooperatiba

Cotidiana egun Eva Moralesek eta Cristina Albak osatzen duten kooperatiba bat da. Biak arkitektoak izanik ibilbide osagarriak dituzte, eta arkitektura zein hiria honela ulertzen dituzte, ingurumen-ikuspegia eta espazioetan bizi diren pertsonen zaintzaren ikuspegia integratuz. Horretarako, arkitektura bioklimatikoko eta eraikuntza jasangarriko proiektuak garatzen ditu, baterako sorkuntzako estrategiekin, diseinu irekiarekin eta praktika, ikerketa eta irakaskuntzatik abiatuta bizitzeko kudeaketa sozialeko beste modu batzuekin batera.
 

Irakurketak